bira minutuko
Maiztasun-unitatea. Zerbaitek bere buruaren inguruan edo ardatz baten inguruan minutuko egiten duen bira-kopura adierazten du. Pieza mekanikoen (diskoen, motorren, gurpilen...) biratze-abiadura edo abiadura angeluarra adierazteko erabili ohi da.
1 b/min = 1/60 hertz ≈ 0,10471976 rad·s-1.